jueves, 31 de enero de 2008

ARRAMENDI Baserria

Egileak: Axi, Jurgi, Lentzo eta Ander





Ingurunea

Arramendi baserriko inguruko paisaia menditsua da, eta 450m ko muino batean aurkitzen da, bertako lurzorua belarditsua eta malkartsua da. Kareharria dago gehienbat, eguraldia eta prazipitazioak ez dira asko aldatzen herriarenarekin konpararatuta, baina, han herrian baino haize gehiago egiten du. Bertako ura garbia da, herrira iristen den berdina, handik gertuen dauden erreka txikiak mariaratzekoa eta itsasondoko mugan dagoen bat da. Bertan dauden zuhaitzak pinuak eta haritzak dira.

Basapiztiak ere badaude, hala nola, azeriak, oreinak, basurdeak… Basurdeak arazo bat ari dira bihurtzen azkenaldi hontan landatutakoa altxatu egiten dutelako eta oreinak orain denbora gutxi diputazioak askatu zituen eta orain ugaltzen ari direnez gero eta gehiago daude. Inguruan gizartearen eragina ondoko karreteretan nabarmentzen da, baina hemendik gutxira AHTa han azpitik igaro behar dela ere aipatu behar da.

Han gertu hiru baserritar besterik ez dira bizi, baina hauek ez dira baserriaz bizi. Itsasondo aldean dagoen artzai bat da baserritik bizi den hurrengo baserritarra. Ez dago meategirik handik gertu, industria ordea bai, beasaingo CAF, orkli... Ez dago jarduera turistikoetara zuzendutako azpiegiturarik. Hango komunikazio bideak errepideak dira. Ez dago eraikuntza tradizional edo historikorik gertu.






Jarduera ekonomikoak

.Nekazal lurrak:

56 hektarea belardi dituzte, aldapatsuak animaliak beraien kontu elikatzeko dira eta lauak bertan siloa landatzeko. Beraien lurrak alanbreen bidez daude itxita. Baratza txiki bat dute etxerako soilik eta dauden lora bakarrak etxea apaintzeko dira. Ez dute berotegirik. Basoan pinua dago, insignis arrazakoa. Ez dute garolekurik, baino birmoldatutako belardi askotan garoa ateratzen da ertzeetan. Sagarrondo bat dute etxeko kontsumorako.

.Hazienda:

Esnerako 55 behi dituzte, frisona arrazakoak, eta pentsuaz, artoaz, siloaz eta alpakaz elikatzen dira. Bi behor ere badituzte brunete arrazakoak eta belardi aldapatsuetako belarraz elikatzen dira generalki. 350 ardi inguruko artaldea dute ardilatxa arrazakoak, pentsuaz eta belar onduaz elikatuak dira eta ukuilan egoten dira esnea ematen duten garaian (azaroa-maiatza) eta bestela belardian. 10 oilo inguru dituzte etxeko kontsumorako, eta pentsua, artoa eta oilotegi kanpoan dagoen mozorroren batzuez elikatzen dira.

Behiek ekoizten duten esnea bi egunez behin jasotzen dute Kaiku-koek eta ardiek ekoizten duten esnea gazta egiteko erabiltzen dute baserrian bertan. Gainera, urtero diputaziotik subentzio bat jasotzen dute baserri lanetan jarraitzeko, baina gero eta txikiagoak dira subentzio horiek.


·Langileak:

Baserrian lau langile daude soilik: aita, ama, Joxe Ramon eta kontrataturiko beste bat. Oporrak hartzerakoan irailean hartzen dituzte eta oporretara joan baino lehen diputazioak beste pertsona bat bidaltzen die baserri lanetan laguntzeko. Lan ordutegiak goizeko seietatik eguerdiko ordubatak arte eta arratsaldeko hiruetatik gaueko bederatziak arte dira. Joxe Ramonek dio baserrian lan egiteak duen beste abantailetako bat ahal dela pixka bat alde egin lan orduetan.





·Makineria:

Makina asko dute baserrian, hala nola, traktorea, siloak egiteko makina, remolke bat, segadora, moztutako belarra biltzeko makina, belarrari buelta ematekoa, traktorearentza pala bat elurra egiten duenerako eta behiak eta ardiak jeizteko makina automatikoak. Makina gehienak biltegian daude gordeta eta garesti xamarra da mantenua. Piezaren bat izorratzen denan ahal bada beraiek konpontzen saiatzen dira bestela oso garestiak direlako piezak. Makinak gasoilarekin funtzionatzen dute eta funtzionamendu osoan makina batek sei litro orduko kontsumitzen ditu.

·Teknologia:

Ez dute teknologia askorik baserrian baina badute ordenagailu bat, etxerako gestioak eta horrelakoak eramateko. Produkzioa informatizatutzekotan daude errazagoa delako eta askozez eguneratuagoak eramaten direlako lanak.

·Merkatua:

Arramendi baserrian ekoizten den behi-esnea kaikuk jasotzen du bi egunez behin etortzn dira jasotzera kamioi zisterna batean. Ardi-esnearekin, berriz, gazta egiten dute eta hori ordiziko azokan edo dendetan saltzen dute. Behi esnea 0.48€/litro-ko prezioa du eta ardi-gaztak 14.5€/kg balio du. Azkenaldian ez dute inbertsio askorik egin baina azken inbertsio garrantzitsua orain 8 urte egin zuten ardientzako pabelloi berria eraiki zutenean.
Bizitokia

Herritik gertu bizi dira, bi minutura eta oso ondo dute herriko zerbitzuetara joateko, hala nola, medikura, eskolara…Baserrira joateko bidea bastante ona da baina hobe autoak suspensioa igota badu. Neguean elurrarekin arazoak eduki ditzakete eta elurra kentzeko makina pasatzen dute. Ura ona da, Ordizi osoa jasotzen duen depositutik hartzen baitdute. Potzu txiki bat badute gertu baina ganaduarentzat erabiltzen dute. Telefonoa badute eta kobertura normala da. Zakarrak herrira jaisten dira eta posta bila posta bulegora joan behar dute. Ogia eta janarien bila herrira jaisten dira erostera, etxeko baratzean ekoizten dituzten produktuez aparte.

·Historia:

Arramendi baserriko historia ez da oso zabala baina dakigunetik jota idatziko dugu historia:

Arramendi baserria erdi aroan sortutako baserria da nahiz eta orain berrituta dagoen. Antzina Arramendi Ordizian bizi zen jauntxo batena zen. Denbora pasa ahala orain bertan bizi diren Arsuaga familiaren aspaldiko familiak pixkanaka pixkanaka jauntxoaren lurrak erosten joan ziren eta gutxinaka gutxinaka geroz eta lur gehiago erosi zituzten eta azkenean oinordekotzaren ondorioz baserri eta lur guztiak Arsuaga familiarenak dira.

Baserriaren izena ez dakigu nondik datorren baino Joxe Ramonek har asko zeuden mendia zelakotan esan zigun.



ESKERTZAK

Eskerrak eman nahi diegu Joxe Ramoni entrebista egiten uzteagatik eta argazkiak ateratzen uzteagatik eta Jesus Dorronsorori arramendi baserrira erametagatik.

Web-horrialde hauetan aurkitu dugu informazioa:

http://www.nekanet.net/razas/

http://www.google.es/

http://es.wikipedia.org/wiki/Portada

http://es.encarta.msn.com/

http://www.nekanet.net/razas/latxa_e.htm

http://www.fonoteka.com/orokorra.php?idi=eus&atala=24&sec=2&id=IR-001


GLOSARIOA

Ardi latxari buruz informazioa aurkitu dugu:

Naparroko arraza da eta bere izen zientifikoa Lacha (gaztelera) da. Etxeko animalia da. Harrek bi adartxo dituzte eta emeak ez dute adarrik. Bere artilea zakarra da. Jaiotzerakoa harrek 4.4 kilo dituzte eta emeek 3.5 kilo. Emeen ernalketarako hilabete kopurua 17 hilabetekoa da eta 125 kilo inguru egiten dituzte. Artileak 325 mm-ko luzera du eta 33 mikrako lodiera du.

Frison behiei buruz informazioa ere aurkitu dugu:

Frison arrazako behiak herbereetatik datoz, orain mundu guztiko granjetan behi arraza ugariena da, bere esne produkzioaren gaitik da ospetsua. 40kg ingururekin jaiotzen dira, baina denborarekin 800kg pisatzera ailegatu daiteke, beraien itsura, orbain beltz eta txurien gaitik nabarmentzen da.


Gazta egiteko prozesua ere bilatu dugu:

Gazta egiteko prozesua: ardiak jetzi, esnea berotu eta hartzigarri pixka bat botatzen zaio. Esnea ordu batez edukitzen da berotzen hogeita hamar bat gradutan. Sua hil, gatzagia jarri eta ordu erdi batez utzi. Pikatzen hasten da hiru-lau zentimetroko koadroak eginez, lau-bost minutu utzi, eta lirarekin puskatu. Liraren azalpena: haridun paleta bat. Arroza bezala dagoenean gatzura atera. Pilota bat eskuan tinkatu eta urratu. Gatzura kendu eta "pizua" jarri hamar minutuz utziz. "Pizua" kendu eta moldeak erabiliz gaztak egiten hasten da. Prentsan hiru ordu laurden egon eta gero buelta ematen zaie, eta bost-sei ordu prentsan utzi berriz. Prentsatik atera eta gazuretan sartu hamar-hamaika ordu. Atera eta hiru orduz uzten dira ohol batean.

No hay comentarios: