miércoles, 6 de febrero de 2008

Bengoetxi-Txiki

BENGOETXE-TXIKI BASERRIA






Egileak:

Jokin Garmendia

Elene Mujika

Maddi Palacios

Enare Urrestarazu







1. SARRERA


Azaroak bederatzian eman genion hasiera gure lanari. Lehenengo hiru klaseetan lanari buruzko azalpenak eta eskemak eman zizkiguten, lana errazteko eta gidoi bat izateko. Beste baserri batzuei buruzko lanak ere erakutsi zizkiguten. Ondorengo lana baserria aukeratzea izan zen. Taldekide batek, Olaberrian dagoen Bengoetxe-txiki baserriari buruzko lana egitea proposatu zigun. Bertan, txakolina ekoiztu eta saltzen dute eta denei ideia interesgarria iruditu zitzaigun. Behin denak ados geundela, galdera sorta bat egin genuen. Galderak egiten hiruzpalau klase pasatu genituen.

Hau amaitutakoan, baserriarekin kontaktuan jarri ginen eta beraiek proposatutako egunean azaldu ginen elkarrizketa egitera. Baserrian oso harrera ona izan genuen eta lana asko erraztu ziguten. Lehenbizi, elkarrizketa egin genion baserriko jabearen seme zaharrenari eta ondoren, baserria eta inguruko eraikinak erakutsi zizkigun.

Oso atseginak izan ziren gurekin eta hemendik eskerrak ematen dizkiegu beraien baserriari buruz lana egiten uzteagatik. Beraien laguntzarik gabe ezin izango genuen lana gauzatu.



2. BASERRIA

2.1. Baserriaren historia

Bengoetxe-txiki baserria, Olaberriko bidean aurkitzen da. XIII.mendean sortutako baserria dugu hau, Ugartetxe familia izan zen lehena iristen bertara. XIV. eta XV. mendeetan lortu zituzten paperak bertan bizi ahal izateko.

Hauen familiatik lehena aitona izan zen bizi izaten. Ezkio-Itsasotik etorri zen bizimodu bila eta bertan animali batzuk jarri eta bizimodua ateratzen saiatu zen. Hauei beihak utzi zizkien , baina esne onik ematen ez zutenez eta beraz etekin gutxi ateratzen zutenez saldu egin zituzten.

Orduan, terronoekin zer egin ez zekitenez, txakolina egiteko ideia sortu zitzaien. Inbertsio handia omen da txakolina sortzea, makinak eta oso garestiak direlako, baina gustura hasi zuten lana bengoetxe familikoek.





2.2. Jarduera ekonomikoa

2.2.1 Nekazal lurrak eta azienda

Bi mahats soro handi dituzte baserriaren bi aldeetan. Soro hauen azalera hiru hektarea eta erdikoa da eta sare batez inguratuta dute guztia. Terrenoak ez dituzte ureztatzen, bakarrik mantenitzen baidira.

Beste terreno batzuk ere badituzte eta bertan baratza bat eta fruta-arbolak lantzen dituzte. Baratza baserriaren aurrekaldean kokaturik dago. Bertan porruak, letxugak, tomateak, azak, bainak…denetik ekoizten dute, baina dena etxerako. Baserriaren atzekaldean, bost bat fruta-arbola dituzte eta melokotoi eta intxaurrak biltzen dituzte hauetatik. Momentuz, ez dute negutegirik(*) baina ideia interesgarria iruditzen zaie aurrerago baten bat jartzea. Baserriaren atzekaldean, baso zabal bat dute 15 hektarea ingurukoa, pinuz eta pagoez osatua gehien bat.

Abeltzantzarik begira jarriz, ez dute ganaduri haundirik baina 7-8 pony(*) dituzte baserriaren inguruan aske. Kanpoan jatekorik ez badute, ganbaran nahikoa lastoa dute hauei emateko.
























































No hay comentarios: