viernes, 1 de febrero de 2008

LENKARAN-ZAHAR BASERRIA







Egileak:HARKAITZ RODRIGUEZ
MIREN ALUSTIZA
EÑAUT CUADRADO
JON KEREJETA





ESKERTZAK


Eskerrak eman nahi dizkiogu famili osoari: Rosariori gehienbat lagundu digulako, bere senarrari Juan Mariri ikuiluak eta soroak erakutxi zizkigulako. Beren denbora baliotsua eskaintzeagatik eta izugarrizko pazientzia eta arretaz azaldu zizkigutelako beraien txoko guztiak.

Eskerrikasko lan hau burutzen laguntzeagatik.




SARRERA


Gure lana Lenkaran baserriaren inguruan egin dugu. Hasiera batean beste baserri bati buruz egin behar genuen lana baina bertako emakumea gure ezaguna zen eta hanka puskatu eta ospitalean dagoenez ezin izango dugu baserri horretaz lana egin eta beste baserri bat aurkitu beharko dugu.

Denboraz eskas genbiltzan eta naiz eta galderak eginak izan baserri berri bat aurkitu beharra genuen ia azken momentuan, beraz, Ordiziara joan eta bertan galdetu genuen baserri berri bati buruz. Baserri horretako jendeak bertan irabazten zutenarekin bizi behar zutela ere esan genien sindikatukoei. Beraz Lenkaran Zahar baserria aukeratu genuen.

Bertara ostiral arratsalde batean joan ginen ikastola bukatu ondoren, eta oso jator erantzun zizkiguten gure galderei. Pozik itzuli ginen baserri hartatik, behar genuen informazioa eman bait ziguten.



LENKARAN BESERRIA



Baserria mutiloko herritik urrun xamar dago, lenkaran zahar du izena eta bere ondoan beste baserri bat dago lenkaran izenekoa. Lenkaran zahar baserriak ez da eraikin bakarra, traktorea… gordetzeko beste eraikin txiki bat eraiki bait zuten. Biek auzoaren izena hartzen dute. Bi solairu dauzka eta ganbara baita ere. Baserri osoa egurrez eta harriz egina dago, naiz eta kanpotik ez izan berria barruko aldea oso ondo zainduta dute. Teilatua teilaz dago eraikia eta teilen azpian egurra dagoela argitu zigun. Beheko solairuan oiloak eta untxiak dituzte, leku itxi batean daudenez batzuetan atera egiten dira atetik eta ondoren jan bila itzultzen dira ordu jakin batean.
Erdiko solairuaren eskuinaldean ikuiluak daude, behienak. Txerri bat ere eduki zuela esan zigun. Etxeko beste erdialdean sukaldea eta logelak dauzaka naiz eta sukaldea txiki xamarra izan logela asko dauzka famili handia bizi bait zen bertan.
Azken solairuan ganbara dute, bertan belarra gordetzen dute behiek jateko, ondoko baserriak ere batzuetan beraien belarra gordetzen zieten, ganbara handiagoa bait dute. Sagarrak ere gordetzen dituzte izugarrizko sagarrondoen terrenoa bait dute berak eta ondoko baserriaren artean konpartitzen dutena. Artoa, indaua eta patatak baratzetik hartzen dituen oizko elikagaiak zirela esan digu, eta ganbaran edukitzen ditu lehortu arte. Artoa oilo eta oilarrentzako du batik-bat eta indauak eta patatak beretzako gordetzen ditu.

Baserri hau 1900. urtean berreraiki zen, zeren eta tximista batek erre zuen, beraz argi ez zuela noiz eraikia zegoen esan zigun.
Baserri horretan bere familia bakarrik bizi izan dela esan digu bere gurasoak, aitonak, osabak…
Baserrian bizitzeak etxebizitza normal batean bizitzeak baino lasaitasun handiagoa ematen duela ere esan digu, naturarekiko lotura handiagoa duelako. Isiltasun eta bakea nagusi direla bertan ere esan digu. Beste erritmo batean bizi direla eta dena oso desberdina dela komentatu zigun, beraien familikoak bizkaitarrak dira eta bisitan joaten direnean desberdintasun handia nabari dela esan zigun buila gehiaga, presa gehiago… bere eguneroko bitzitzan ordea ez da orrenbeste presekin ibiltzen dena lasaiagoa bait da.
Bertara komunikazioa oso justu iristen da, batezere mobilena. Lenkarain baserriaren ondoan txabola txiki bat dago eta bertara gerturatzean kobertura dago bestela oso zaila egiten dela aurkitzea esan zigun. Aldiz, argi indarra oso ondo iristen da, inongo arazorik gabe. Batzuetan leku guztietan bezalaxe argiindarra joan izan da baina azkar itzultzen da berriro.





JARDUERA EKONOMIKOAK

Bere nekazal lurrek 20 hektarea dituela esan zigun. Nekazal lur horiek traktoreaz eta beste hainbat tresnekin zaintzen ditu. Adibidez: aizkora, atxurra, motorra eta desbrozadora.
Produktuak ez dituela erabiltzen esan zigun, egiten duen euriarekin nahiko dela argitu zigun baina batzuetan ximaurra botatzen ziola erantzun zigun.
Bere nekazal lur guztiak ondo zainduta eta osasuntxu daudela ohartu gara, ximaur asko bait dute. Konposta egiteko edozer gauza erabiltzen dute eta ondoren konpost ontzian sartzen dute dena. Konposta egina dagoenean bere lurretako landareei botatzen die osasuntsu hazteko. Bere baratzak 1000m karratu ditu. Bertan artoa oiloei emateko, indabak eta bainak beretzako ditu. Azoketan saltzeko berriz, patatak, tomateak, piperrak eta berenjenak. Gauza gehienak etxerako gordetzen ditu eta beste guztia saltzeko erabiltzen zuela erantzun zigun. Bere etxe ondoan negutegi handi bat du. Plastikoz egina dago. Eta bertan letxugak eta porruak lantzen ditu. Garestiagoa irteten da negutegi bat edukitzea aire librean edukitzea baino zeren eta ureztatu egin behar bait dira eta aire librean berriz ez. Gehien bat neguan erabiltzen zuela argitu zigun horrela barazkiak ez zirela izoztuko arrazoituz. Barazkiak lantzeko, gehien bat, konpostean lortutako lurra jartzen die eta ondoren, produktu ezberdinak botatzen dizkie bere inguruko insektuek bere uzta apurtu ez dezaten. Bere baserriaren inguruan soroak ditu, eta bertan adibidez, artoa eta indabak lantzen zituela argitu zigun, eta remolatxa eta arbia batzuetan ere.
Terreno asko dituela esan zigun adibidez: potzuta, uzturi, sorotxiki… Bertako andreak esan zigun, ez zekiela bere inguruklo basoek zenbateko azalera edukiko zuten oso handiak zirelako eta bere baserri osoa inguratzen zutelako. Bere inguruko basoetan pinuak, pagoak eta aitzak daude eta kantitate handian, eta gainera bere baserritik oso gertu. Bere baserriaren inguruan frutarbol asko zituela ere esan zigun eta gainera azalera handiko lur batzuetan. Sagarrondoak ditu eta perian saltzen zituela esan zigun. Sagarrondoez aparte udarak, urrak eta intxaurrak lantzen ditu, azken hauek ere perian saltzen zituela esan zigun. Fruta arbolei inguruko belarra mozten diet segarekin eta ondoren ximaurra edo konposta botatzen diola esan zigun.Fruituak udazkenean jasotzen ditu eta ez dute zainketa sakonik behar. Azpiko belar txarrak moztu eta kito. Urtean zehar, gehien bat saltzen den produktua intxaurrak eta sagarrak direla dio, gehien saltzen duena sagarrak dira eta intxaurrak pixka bat gutxiago, zehazki 2000kg intxaur eta 50kg sagar. Zein abono erabiltzen zuen galdetu genion izugarrizko frutarbolak zituelako, bera berriz farrezka hasi zen, eta ximaurra zela erabiltzen zuen abono bakarra esan ere. Dituen fruituak, beretzako dira, denak sagarrak ezik saldu egiten baititu. Urtean bitan, gizon bat pasatzen da eta dituzten sagarren kopurua pisatu ondoren, diru kopuru bat ematen die ordainetan.
Bere baserrian behiak zituela argitu zigun, zehazki 20. Zenbat esne lortzen zuen galdetu genionean, behiak aragirako zirela erantzun zigun. Dituen behi guztiak, pirenaika arrazatakoak dira. Baita ere anekdotatso bat kontatu zigun, behin bere behi bat ernari zegoela eta txekorra eduki zuenean hanka bat falta zitzaiola jabetu ziren. Belar eta pentsuaz elikatzen zituen eta larrean edukitzen zituen batik bat. Ikuiluan behiekin makinaria berria zuen. Behei bakoitzeko 350kg edo 400kg gutxi gora behera ateratzen zituela esan zigun. Ea zenbatero jeitsitzen zituen galdetu genionean hanka sartu genuen aragirako behiak zirelako.
Txerria ere bazuen, gutxi gora behera 250kg pisatzen zuen. Odolkiak eta txorizoak egiteko erabiltzen zuela argitu zigun. Txerriak danetik jaten duela esan zigun, etxeko soberak, ezkurrak, ... Ikuiluan itxita edukitzen du txerria eta bertan pasatzen du egun oso. Txerria zaintzeko ere makinaria berria dute. Txekor aragia gehien saltzen dena da. Bere semea arakina da eta Bizkaian saltzen du bere gurasoen aragia. Txerriak hiru aldiz gutxi gora behera jaten du egunean. Esaten den bezala trxerriak oso narratsak dira baina leku txikietan daudelako bestela nahiko garbia izaten da.
Oiloak ere baditu, euskal oiloak konkretuki. Oilar bakarra du eta 12 oilo. Oiloak jarritako arraultzak beretzako hartzen ditu. Arrapatzen duten guztia eta pentsu pixkat jaten dute, libre edukitzen ditu gehienetan, baina batzuetan beheko pisuan duen ukuilu batetan izaten ditu. Ikuiluak atean zulo bat du, nahi dutenean atera eta sartzeko. Ez du makinariarik erabiltzen oiloak zaintzeko. Oilaskoa asko saltzen den galdetu genionean, berak arraultzetarako erabiltzen zituenez, ez zituela saltzen esan zigun. Libre daudenean momentuoro jaten daudela esan zigun.
Bere baserriaren atzekaldean, izugarrizko zelaia dauka eta bertan bi zaldi dauzka. Larrean izaten ditu normalean, eta nahi dutenean jaten dute zelaiko belarra. Gauero ikuiluan sartzen ditu hotza pasa ez dezaten.
Makinaria orokorrean nahiko modernoa du: traktorea,... Teknologi berria dauka, prezioak altuak direla esan zigun. Makinaria baserriaren ondoan duen eraikin txiki batetan edukitzen du, duela gutxi eraikia, soilik makinaria gordetzeko. Makinak gauz ezberdinak egiteko erabiltzen ditu: lurra goldatzeko, ximaurra banatzeko, ... Makinaria oso gutxitan berritzen duela esan zigun bere prezio altuengatik (bakarrik ondatzen zaizkionean).
Bai, badauzka langileak. Ez dute ordutegi finkorik, egunean lan batzuk egiteko eskatze zaizkie, eta langilea baserritarra denez ere, ez du arazorik lanak egiterakoan. Zenbat langile zituen galdetu genionean, 3 zituela erantzuk zigun bera, semea eta morroia, beraz gehienak familikoak dira morroia ezik. Morroia nola kontratatu zuen galdetu genionean beste gertuko baserri txiki bateko jabea zela argitu zigun (baserri pobre xamar batekoa). Saltzen duen produktu bakarra aragiaz gain sagarrak dira. Ez ditu merkatuan saltzen, noizean behin gizon bat pasatzen da eta xagarrak ordurako zakuetan sartuta izaten ditu, ondoren berari eman eta pisatzen dituenean diru kopuru bat irabazten du.(sagar oriekin gizonak sagardoa egiten du). Ordainketa sagarren pisuaren araberakoa da, aukeran gutxi. Jasotako sagar kopuru guztia saltzen dute, ortan ez dago arazorik.


BIZITOKIA

Baserrian bizitzeak ainbat abantaila dituela esan zigun: lasaitasun handiagoa, naturarekin lotura, bakea, isiltasuna, eta garrantzitsuena bertako bizitza desberdina dela presa gutxiagorekin ibiltzen direlako. Nahiko gertu daude leku publikoetatik eskolak, hospitalak... Bere semearen lana Bizkaian dagoenez, dezente urruti arrapatzen diola argi dago.
Mutilo herriraino joateko karreterak ez daude horren egoera txarrean baino herritik bere baserrira bitarteko karreteraren egoera txarra dela esan zigun,(zenbait arazo izan zituzten seinalizazioa gaizki adiereazia dagoelako).
Elurteak egoten direnean karreteran lasai ibiltzea oso zaila da, kostatu egiten da herrira joatea eta guzti. Normalean erreztasunez mugitzen gara, autoz.
Edangarria den ura dugu, Arriaran urtegikoa zeazki. Ez dute arazorik ur edangarria lortzeko beraz. Kobertura ona zutela argitu ziguten. Badute zaborra botatzeko kontenedorea, baina kontenedore mota guztiak zituzten galdetzean, bakarra zutela esan ziguten. Posta kontuaz ere galdetu genien, gertu arrapatzen al dien, etab. Beraiek baietz esan ziguten herrian baitdago.Gertu duten postontzi bakarra herriko ostatuan dago. Bestalde, internetik ez dute.
Ogia eta lehengaiak, seguran eta bertako zentru komertzialetan erosten zituztela esan ziguten.


Paisaia

Inguruari begiratzean arriturik geratu ginen izugarrizko paisai ederra baitzegoen, intxaurrondo handiak, pikuondoak,... Erliebea aztertzean menditsua zela ikusi genuen. Larreak berdeak dira eta zuhaitz asko daude, gehienbat baserri atzean dagoen basoarengatik. Terreno asko dauzkate behiak bertan izateko, gu iritsi ginenean ordea, atzeko zelaian zaldiak zeuden eta asierakoan berriz behiak. Odoko baserriko aurrekaldean dagoen zelai txiki batean, poniak zeuden, eta etxeko andreari galdetzean, esan zigun ez zirela beraienak, gizon batek uzten zituela bertan. Erreka txiki bat dago baserriaren behekaldean dagoen karretera zehakatzean. Joan ginenean egun euritsua zen, eta erreka txikiak erreka handi bat zirudien. Errekatxoaren alde batera etxola bat dago, eta bertan untxi txuri begi gorriak daude. Ateak zulo bat dauka eta joan ginenean batzuk kanpoan zeuden. Ez zeuden oso egoera onean, kaiola txiki batzuetan baitzeuden. Ezin izan genuen sartu, gure kabuz aukitu baitgenuen etxola hori. Inguruan ere, sagar terrenu handia dute. Ur sarea, errekak, ibaiak, eta iturriak ere ikusi genituen.

No hay comentarios: