domingo, 16 de octubre de 2011

Basa-umeak, bere haurtzaroan,denbora luze batean, gizartetik baztertuta bizi izan diren pertsonak dira. Gizarteak, pertsona arraro bezala hartzen zituen. Beraz, horrelakoak ikusten zituztenean, ikaratu egiten ziren. Batzuek, jo egiten zien, beste batzuek berriz lagundu egiten zieten. Gure ustez, lagundu egin beharko litzaieke. Horrelako umeak, laguntza behar izaten dutelako. Txikitan ezin izan dute heziketa bat lortu, eta beraz, beste guztiak bezalaxe, eskubide bera dutela uste dugu. Horrelako umeak, ez daki zer diren sentimenduak. Inork ez die inoiz irakatsi. Ez daki negar egiten, par egiten, amorrua adierazten… Sentimenduak edukitzea, oso garrantzitsua dela uste dugu, sentimendurik gabe, ezingo genezakeelako nola gauden adierazi. Horrelako umeak, autismoa dutela esan genezake. Baina kasu desberdinak daude, eta guztiak aztertu behar dira, autismoa den ala ez jakiteko. Filmeko mutiko honen kasuan, ez daki etxean bizitzen. Nahiago du basora ihes egin, lurrean lo egin… Denborarekin hezkuntza bat eman eta gero, pixkanaka ikasten joango dela uste dugu. Baina ez dugu uste, txikitatik hezkuntza bat izan duen ume baten bezain hezkuntza ona izango duenik.


No hay comentarios: