domingo, 16 de octubre de 2011

Basa-umearen hezkuntza eta indarkeria

Ume basatiaren pelikulako hainbat zatitan, sendagileak Viktorri zenbait gauza irakatsi nahi dizkio baina umeari zailegia iruditzen zitzaion irakasten ari zitzaiona eta horregatik etsi egiten zen. Sendagileak , ume basatiari erakusteko indarkeria erabiltzen zuen. Adibidez, gela ilun batean sartzen zuen , sendagileak agindutako ariketak egiten ez zituenean.

Hezkuntza oso garrantzitsua da gizarteratzean, gauza gehienak horren bidez ikasten ditugulako eta besteekin komunikatzeko beharrezkoa delako. Baina Viktorrek naturaren bidez komunikatzeko beste era batzuk ikasi zituen.Adibidez, keinuen eta hainbat soinuren bidez.
Horregatik, ez gaude ados erakusten dioten izaerarekin bat ez datorrelako bere izaera pertsonalarekin. Eta ez zaigulako beharrezkoa iruditzen gogorki tratatzea, bere izaera azaleratzen duenean.

Bukatzeko, gure iritziz mutikoa nahiago du basora bueltatu eta gizartetik urrundu, horrela bizi izan delako betidanik.

2 comentarios:

Ikasle bat dijo...

Gu ados gaude. Victorrek basora itzuli nahi du, han ondo sentitzen baita. Eta doktoreak jasanarazten dizkion lekzioak oso gorrak dira, basa ume gazterentzat.




Paula & Maider

Ikasle bat dijo...

Oso iritzi ona iruditzen zaigu, eta oso ondo idatzia.
muxu bat Ainhoa eta Anetxu