domingo, 16 de octubre de 2011

GIZARTEAN BIZITZEA, HEZKUNTZA EDUKITZEA

Gure ustez, beharrezkoa egiten zaigu Gizartean bizitzea, gizakiak gauza berriak aurkitu eta ikertzen dituelako eta horrela aurrera egiten dugu eta ikasi ere bai.






Gizarteak ordea baldintza batzuk jartzen dizkigu bertako kideei.

Egin behar ditugun gauzak egin eta egitean ezer ez kontaminatzea.

Gizartean bizitzea beharrezkoa dugu eta ia ezinezkoa da bakarrik bizitzea gizartean bizitzeak eta elkarrekin bizitzeak gauza on asko ekartzen dizkigulako.Bakarrik bizitzea ia ezinezkoa da besteen laguntza behar dugulako eta bakarrik askotan gauza askori ezingo genien aurre egin.





Gizartean bizitzeko, hizkuntza beharrezkoa dugu. Hizkuntza, giza taldeen ahozko komunikazioaren sistema bat da. Hizkuntza jaiotzen zarenetik ikasten da, zure inguruan jende guztiak hitzegiten dutelako.

Gizartetik kanpo bizi ezkero, ez dugu hizkuntzarik ikasiko.



Galdera da, ikas dezakegu hizkuntza gizartetik kanpo urte batzuetan bizi izanez gero?

Agertu diren kasu desberdinetan saiatu izan da galdera honi erantzuna ematen (ume basatia, ginie…) baino ez dute inolako erantzunik lortu kasu hauetan lan egin duten pertsonek.

No hay comentarios: