domingo, 16 de octubre de 2011

HAUR BASATIAK

Basa-umeak denbora luzean gizartetik urrundurik egon diren haurrak dira. Gehienak basoan abandonaturik aurkitu dituzte, gizartearengandik ezer jakin gabe eta inongo baliabiderik izan gabe.



Haur horiek, ez zituzten beraien emozioak ezagutzen, ez negarrik, ez irrifarrik, ez maitasunik… Bortizkeriaren bidez ikasi zuten janaria lortzen, animaliengandik defendatzen, bizitza aurrera ateratzen…


Hor demostratzen da hezkuntzak eragin izugarria duela pertsonengan, eta emozioak sentzitzen ikasi egiten dela, ez direla berezkoak.


Haur horiek gizarteratzean, haien askatasuna galarazten da, ordurarte izan dituzten ohiturak desagertu, eta dena bortizkeriaren bidez ezin dela eskuratu ikasten dute. Behin nerabezaroa igaro ondoren, zientifikoak diotenez, ezinezkoa da hizkuntza bat bere osotasunean ikastea. Kasu gehienetan, hitz gutxi batzuk ikasten zituzten, baino ez ziren gai hizkuntza bera hitz egiteko, hitz solteak bakarrik.


Aurkitu dituzten umeekin, hainbat esperimentu egin dituzte, izan ere ezin da haur bat gizartetik kanpo utzi, handik urte batzuetara jaso eta berarekin esperimentuak egin, bizitza arruinatzea izango litzatekelako. Beraz horrelako kasuak agertzen direnean, zientifiko guztak ero moduan kasu hori inbestigatzera joaten dira, oso kasu urriak direlako. Batzuen ustez, gehiegi aprobetxatzen dira ume horietaz eta besteen ustez laguntza bat da, beraien garapenerako.


Gure ustez, nahiz haur basatiak izan, pertsonak dira eta ezin dute sifrimendu honetatik igaro. Gizarteko pertsona guztiek eskubide eta betebehar berdinak ditugulako.



1 comentario:

Ikasle bat dijo...

Ados gaude zuen kritikarekin.
Idoia eta Nerea