domingo, 20 de diciembre de 2009

HAURREN EGOERA MYANMAR-EN

Myanmar herrialdeko haurrak bere herrialdean gerrarako adinean jende falta zegoela-eta oso egoera tristean bizi dira.
Gure ustez, aurretik zuten bizimodua pobrea eta tristea zen baina orain baino hobe bizi ziren. Izan ere, armadan edozein egunetan hiltzeko aukera handiak dituzte.
Indarkeriaren zurrunbilotik ateratzeko, adoptatu egin ditzazkegu. Baita herrialdeari laguntzeko dirua bidali ere, horrela haur gutxiago arituko bait dira gerran.
Herrialdeko egoera politikoari buruz, Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak demokratizazio prozesua abian jar dadin aldarrikatu du baina, Myanmarreko gobernu militarrak diktadurari eta errepresioari eusten die. Gutxiengo etnikoek, batez ere, pairatzen dute errepresio hori. Aung San Suu Kyi oposizioko buruak etxean atxiloturik dirau 1996tik. 2007ko udan, hainbat produktu garestitzeak akuilaturik, herrialdeko egoera salatzeko eta demokrazia aldarrikatzeko protestak zabaldu ziren Myanmarren, monje budistak buru zituztela. Edonola ere, errepresioak itzali zuen matxinada saioa.

No hay comentarios: